2 hilabeteren ostean... Ikastolara bueltan gatoz! Irri, jolastu eta ikasteko prest... aurten 64 ikaslek emanen diote bizitza Arberoako ikastolari! Ikasturte berria hasi dugu. Lehen proiektua : ikastolan sartzea, honen helburua ikasturte berriaren hasteko dena antolatzea, adostea, plantan ezartzea! Ikasmaterial berria ukan dugu : kaierak, karpetak, ... eta azalak ezarri...
2 hilabeteren ostean... Ikastolara bueltan gatoz! Irri, jolastu eta ikasteko prest... aurten 64 ikaslek emanen diote bizitza Arberoako ikastolari!
AMA IKASTOLA
ERTAINAK
2, 3, 4 eta 5. urtekoak
Ikasturte berria hasi dugu.
Lehen proiektua : ikastolan sartzea, honen helburua ikasturte berriaren hasteko dena antolatzea, adostea, plantan ezartzea!
Ikasmaterial berria ukan dugu : kaierak, karpetak, ... eta azalak ezarri ditugu, baita ere apaindu. Begira argazkiei!
Lehen eskulana hasi dugu ere, talde ttipika, A3 orri xuri batean, lehenik gaineko eta behereko kuadroa marraztu dugu, eta gero 3 kolore hautatuz margotu dugu eta erdiko partea marrez bete... edo bederen hasi... luze baita!
Huna zenbait argazki.
Eta bukatu bezain laster osoki erakutsiko dizuegu
Huna eskulanak bukaturik!
Eta ikastola sartzea giro onean egiteko hona ikasi dugun kantua!