Begira... Aste batez ilea ainitz luzatu zaigu!
Ur botilan urik ez... Hutsa ote da?
Eeeeeez! Airez betea da!
Baloina puntan sartu, azkar zapatu eta baloina hanpatzen ikusi dugu.
Artea
Hara! Gure tantak zintzilikatu ditugu!
Munduaren ezagutza,
Joan den astean egin izotzak atera ditugu! Gogorrak, hotzak eta ederrak ziren!
Gero berriz urtzen utzi ditugu.
Likidotik solidora eta solidotik likidora pasatzen dela aipatu dugu.
Artea,
Ura eta salboia nahasi eta luzaz ufatu dugu eta animaleko borboilak egin ditugu!!!!
Guk tindatu euri tanten gainean lehortzen utzi ditugu.
Bestalde, 4 elementuak irudikatzen dituen marrazkia koloreztatu dugu, marka orri baten egiteko!