Espedizioak

Aurkezpena

Proiektu huntan espedizioen munduan sartuko gira eta...

Ihauterietako ikusgarri mundiala otsailaren 18an izanen da!!!

Ama ikastola

1. urtea

Bale arrantza:

balen arrantzari buruz liburu ezberdinak  begiratu ditugu eta Sorotan beleren Atalaia kantua ikasten dugu.

Himalaia:

himalaian mendizaleak ibiltzen direla esplikatzen duen bideo bat ikusi dugu eta Jakes Sallaberemborde-en elkarrizketa bat entzun dugu.

 

2.3.4.5. urteak

2 eta 3. urtekoak Bonobo betaurrekodunen egiazko istorioaren irakurtzen hasi gira... (azalaren irudia ezar internetetik harturik)
bonobo arrak Belfastera joan ziren ikasteko asmoz... eta handik itzuli ziren betaurrekoak soinean, maleta handi batzuekin...

Bonobo arrek 4 hitz ikasi zituzten inglesez : RING, BLACK, FULL, STOP!
E zuten emeekin partekatzen eta emeak aspertu ziren!
Erabaki zuten joaitea!
Beste oihan batera joan ziren eta han pozik eta lasai bizi izan ziren, elkar lagunduz eta elkar maitatuz.
Arrek nahi izan zuten emeen gana jin, baina emeek...
Zuen ustez??? Zer erantzun zuten???

Segida, irakurri arau, kontatuko dizuegu!

2, 3, 4 eta 5. urtekoek kantu berri bat deskubritu dugu :
Xabi Bandiniren Begibakarraren bidaia

4 eta 5. urtekoek, hizkuntzan, gure espedizioa asmatu dugu.
Aldizkarietan argazki eta irudiak hautatu ditugu.
Irudi horiekin espedizio bat asmatu dugu, batek Ipar polorat, besteak Inglaterrara, beste batek Saharara, ...
Hemen dituzue begiratu nahi badituzue...
Bidaia on!

 

Ramuntxo, Intza eta Argiren aita bertsolariak bertsoak idatzi dizkigu 8 espedizio ezberdinei buruz,
5. urteko bakoitzak espedizio batenak gogoz ikasi ditu.
Hemen dituzue idatzirik...

Linka: bertso afitxa

Otsailaren 18ko ihauterietan Donamartiriko plazan entzuten ahalko dituzue zuzenean!
Hitzordua emana!!!

Proiektu bukaera

Hemen dituzue ikasitako espedizioak bakoitzaren argazki eta bertsoekin, etxean kanta dezazuen 🙂

Eguneroko Espedizioak

Bertsolaria: Neretza ibartzabal

Eguna hasten dugu / ezti ezti ezti
Ganberako atea / zabalduz emeki
Hogoi minuta pasa / ta haurrak lo beti
« Beranta dugu eta / otoi oai jeiki » !

Xokoletesnea prest da / askaltzera jautsi
Ez dugu denobrarik / joko hori utzi
Kanpoan hotz egiten du / berokiak jantzi
Ta egun ez zazue / kartablea ahantzi !

Otoa aparkatu / segi fite segi
Kaiera izenpetu / binapott haurreri
Zoin akitua nizan / gorputza izerdi
Eta bakarrik dira / zortziak eterdi !

http://arberoaikastola.org/wp-content/uploads/2023/03/Neretza-ibarzabal.zip

Mendi espedizioa

Bertsolaria: Maialen Arrmendarritz

Mendiak ikustean / elurrez gainezka
Pentsatzen dut hara joan / behar duzu neska
Anapurna, Cho Oyu, K2, Everesta,
Maite duenarentzat / mendia zer pesta !

Tenperatura hotza / zangoetan mina,
Izanik ere segi / gora ta aitzina,
Gailurrean egiten / dut beti berdina,
Selfie bat atera ta / eman ikurrina !

Begiratzean munduko / goi mendien karta,
Gehienak eginak / ditut pixkanaka,
Ximiko bat bihotzean / senditzen dut alta,
Oraindik Eltzarruze / igotzea falta !

Belaontzia

Bertsolaria: Amets Hodei Arzallus Haundia

Belaontzia prestatzen / bost urtetik gora,
Azkenean abiatu / nintzen itsasora,
Haizeak hautatzen zuen / nundik joan nora,
Ta ni goxo goxoki, kantan boga boga !

Uhainek untziari / egin erasoak,
Ekaitzaren ondoko / atsalde goxoak,
Izurde taldeak ta / berdin marrazoak,
Mila sorpresa sortzen / ditu itsasoak !

Atlantikoa utzi / pasa Amerika,
Australia ezkerrean / ta eskuin Afrika,
Segitzen ahalko nuen / hola itzulika,
Bainan Euskal Herria / dugu hain pollita !

Euskalabentura

Bertsolaria: Beñaut Gaztelumendi

Ikasurteak uztailean / du bere helmuga
Bakantzak jitean ainitz / galdera ta duda
Usaian nik ez dakit / nola pasa uda
Aurten deskubritu dut / Euskarabentura !

Goiz batez abiatu / ginen oinez beraz
Lagun berrien artean / irri eta solas
Mauletik Getxoraino / ikus, entzun, ikas
Giro hoberenean / ta beti Euskaraz !

Gogoan ditut lagun / guzien izenak
Hiri handiak eta / herri ttipienak
Ezin baditut ere / hemen aipa denak
Hiru aste horietaz / zer orroitzapenak !

Bale ehizia

Bertsolaria: Aitor Mendilabur

Itsasoari luzaz / egona begira
Ene buruak zion / joan behar zira
Lagunekin sartu niz / San Juan untzira
Ternuara joaiteko / bale ihizira !

Agertu zaukun ura / zerura botaka
Harpoiekin ginuen / kolpatu xixtaka
Azken hatsa ez zuen / eman nahi alta
Luzaz eraman gaitu sokatik tiraka !

Bainan zoin tematia / den arrantzalea
Azkenean atera / zen irabazlea
Eta sinets nazazu / otoi entzulea
Orai gu ikustean / beldur da balea !

Piratak

Bertsolaria: Alaida Martin

Itsasoan gabiltza / batetik bestera
Gu ikustean fite / joaitea hobe da
Gure itsasontziak / beltza du bandera
Pirata euskaldunak / gira gu gainera !

Merkatari ontziek / gurekin zigorra
Abordatzen ditugu / menperatzen, horra
Ondotik jakitea / da zinez gogorra
Zoin uhartetan dugun / gordea altxorra !

Bermeo, Elantxobe, / Lekeitio, Mundaka
Hainbeste portu eta / ontziak milaka
Denak erasotzeko / lanik ez da falta
Zu ere bilakatu / euskal pirata !

Espeologoak

Bertsolaria: Sustrai Xipolina Arotzarena

Lur gainetik ezagun / nuen Arberoa
Azpia deskubritzeko / nolako gogoa
Jendeak erranik ere / « ze gizon eroa ! »
Harpe barnean uros da / espeleogoa !

Jantzi dut ez hozteko / behar den arropa
Zakuan sartu zazpi / kilometro soka
Ogitarteko on bat / botoila ba Coca
Eta zer gerta ere / bixkotxak kiloka !

Barnean denak ziren / busti ta ilunak
Berdin berdinak ziren / gau eta egunak
Entzun nituen ere / hartz baten marrumak
Eta zer plazerra den / itzultzea hunat !

Munduko musikak

Bertsolaria: Joanes Yuriegi

Txarangan ez nuke nahi / sortu kalapita
Mutxikoer ez diet / eginen kritika
Bainan deskubritzea / da zinez pollita
Nola egiten duten / munduan musika !

Abiatu Saharan / gero Japonia
Ipar polo hotzean / ta Patagonia
Jendeak ezagutuz / ah ze harmonia
Ohartu gabe sortu / dugu sinfonia !

Oihaletxe bat edo / igluaren itzala
Basamortuan itsas / bazterrean bezala
Batzuk ttakun ttakun ta / besteek lalala
Musika egitea / da unibertsala !