Zuhaitzak/Landareak

Ama ikastola

Hizkuntza

Izei ttipia ipuina irakurri dugu.

Ttipienekin hizkien ezagutzen ari izan gira.

Egun, bakotxak gure liburuxka ukan dugu eta koloreztatzen hasi gira.


Arratsalde huntan, Zabaltza etxaldera joan gira, oinez, ardi ile moztearen ikustera!

1.urtekoak

2.3.4.eta 5.urtekoak

Zientzietan Txikipedia deskubritu eta aztertu dugu.
Bilaketak egin ditugu eta webgunearen erabiltzen ikasi dugu.
Hizkuntzan Zuhaitza pentsioa ipuina irakurri dugu.
Binaka ariketak asmatu ditugu ipuinari buruz,
ordinagailuz jo ditugu eta gero denek ariketa guziak egin ditugu! Begira gure kaierei!


Matematiketan eragiketa pausatzen trebatu gira, eragiketa bat lortu arau zuhaitz irudi bat hautatuz, moztuz, koloreztatuz eta gure "oihanean" itsatsiz. So egizue!

 

2, 3, 4 eta 5. urtekoek komiki bat ukan dugu,
eta inspirazio iturri gisa erabili dugu gure ipuinen sortzeko.
Gaia, beti ere oihana, zuhaitza,...
Begira

eta entzun

Landareen ezagutzeko ibilaldiak egin ditugu, sendalilien liburua lagun


Liliak bildu ditugu eta idorrarazi, gero liburuxka batean bildu ditugu


Azkenik ezpainen goxatzeko ukendu bat egin dugu kamamila eta illen liliak erabiliz!