Urtaroak

Ama ikastola

Udaberria gaiaren inguruan lan ezberdinak egin ditugu:
Beldartxo lagunkina ipuina ikasi dugu.

Pinpirinaren bizi zikloa ikasi dugu.
Munduaren ezagutza
Hiazinto erraboila urean eta argitan ezarri dugu;
egunez egun, zer pasako den obserbatzeko...
Agian guk tindatu dugun bezalakoa aterako da ๐Ÿ™‚
Egunez egun aldaketak obserbatu ditugu.
Ondoko egunetan lore eder baten ikustea espero dugu!
Artea
Lau urtaroak biltzen dituen euritakoa koloreztatu dugu! Gure sartzearen apaintzeko zintzilikatu ditugu!

1 eta 2. urteak

Hilabeteen ikasten hasi gira, huna esku joko bat : hemen klikatu

Hizkuntza
Elkarrizketaren lantzen hasi gira. Binaka, komiki batetako irudika segituz, elkarrizketa idatzi dugu!
Zientziak
Kanpoan, aroaren obserbatzeko tresna desberdinak instalatu ditugu : plubiometroa, termometroa eta haize giderra.
Bakotxaren funtzioa argitu eta egunez egun, bakotxa zertan zen obserbatu ahal izan dugu.

3, 4 eta 5. urteak

Hizkuntzan, Oxobiren alegiak irakurri ditugu, bat urtaro bakoitzarentzat. Ipuinei lotu liburuxkak egin ditugu autonomian, mugagabearen deklinabidea ikasi dugu, errimak xekatu ditugu,...

Zientzietan, urtaroak nola sortzen ziren ikusi dugu, lanpa batekin irudikatu dugu iguzkia eta lurra eta ilargiaren arteko jokoa ikusi dugu. Urtaroen ulertzeko maketa ttipi bat egin dugu, horri esker ikasi dugu lurra inklinatua dela. Maitane ikaskideak etxetik maketa bat ekarri digu ere gai horretaz. Ikasi genuena gogoan hartu genuela frogatzeko Urtaroak mahai jokoa egin genuen.

Proiektu bukaeran Udaberri pesta ospatu dugu, eskulan batzuk eginez eta izozki gooooxo bat janez!!!