ARBEROAK 10 URTE
Aurten 10 urte egiten du Arberoa ikastola sortu zela.
Eta aurten ikastola berria eraikitzen dugu, gogorra, egiazkoa; iraunkorra!!
Ikastolan beraz gure proiektu berri hau da: obrak, ikastolaren eraikitzea, planoetarik eraikuntzaraino!
-
Ama ikastola
Egungo tailerretan kaplekin ikastolak eraiki ditugu! Bat ikastola dorrea da!!
Bestalde etxeekin grafismo pixka bat egin dugu.
eta modelo bat segituz margotu dugu edo etxe berdina antxeman!
Tailerretan, planoa landu dugu: kokapena, aurkezpena…
-
1. 2. eta 3. urtekoak
Hizkuntzan, hiru xerri ttipien ipuina entzun dugu.
Ondotik, hastapen bera atxikiz beste ipuin batzuk asmatu ditugu.
Afitxak egin ditugu kanpoan egiten ari diren obretaz.
-
2. eta 3. urteak
Zientzietan, plano ezberdinak marraztu ditugu, oraiko planoak eta amesten dugun ikastolarenak.
Nork daki, behar bada gure ametsak beteko dira…
-
4. eta 5. urtekoak
Gure zango hatzekin… obretako ibilgailuak irudikatu ditugu.
Bestalde, 10 urteen kari, ikastolako logoa kolaketaz egiten ari gira.
Ostiral arratsaldean, adinak nahas, gure erakusketaren prestatzen hasi gira, banderola erraldoi bat eraiki nahi dugu obretaz obserbatu ahal izan dugun guziaz, kronologikoki.
Euskal Irratiak
Proiektuko azken egunean Jone Barneix jin da eta gure proiektua kondatu diogu: obrak, urtebetetzea, ikusgarria…
Entzungai:
Eta larunbatean Arberoa egunean ikusgarria, 10 urtetako ikusgarrien zati hautatuekin:
Ikusgai:
Familien klipa:
Huna ikusgarriko argazki zonbait…