ITSASOA

Marinel baten gutunarekin hasi dugu proiektu berria… ITSASOA.                       Olatuz olatu, bidaiez bidai liburuekin nabigatuko dugu.

Urriaren  18 eta 19an ateraldia ukanen dugu.horren diruztatzen laguntzeko, zozketa ttipi bat antolatu dugu. €1/txartela… parte hartu!

AMA IKASTOLA

Leirek buruhauste bat ekarri du etxetik. 100 piezak lotu ditugu eta arrainak begiratu.

           

 

Jarduera berriak ama ikastolan, itsasoan gaindi.

Trebeziaren lantzeko, arrainak urean harrapatu eta zarean ezarri.

Itsasoko arrainak margotu.

Xardinak ongi begiratu eta berdinak elgarretaratu.

Imanekilako kanekin arrainak harrapatu.

Piraten jokoan dadoarekin trebatu.

HIZKUNTZA

Hizkuntzan, hitzik gabeko UHAINA ipuina landu dugu. Orrialdez orrialde ipuina asmatu dugu, liburuko pertsonaia imitatu dugu: uraren beldurrarazten, urean saltoka…

Bestalde, Ibaik Iparzuri liburua ikastolara ekarri du. Guk ere arrainak idurikatu ditugu beraz, orearekin.

 

Olerki ttipi bat ikasi dugu, ARRAINA! …Bakoitzak gure olerkia lindatu dugu.

        

2.ZIKLOA

ELKARBIZITZA

“ORTZADAR ARRAINA” ipuina oinarritzat hartu dugu. liburuaren bitartez, partehartzea aipatzen dugu eta horren inguruan trukatu dugu.

Ortzadar arrainaren sinbolizatzen hasi gira egun…

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3.ZIKLOA

ARTEA

Joan den astean joan dira hostoen biltzera. Eta aste honetan, eskulanak egin ditugu horiekin itsas animaliak sortuz… begira ze arrain bitxiak!

    

HIZKUNTZA

Artikulu batzuei buruzko galderei erantzun eta gure artikulua asmatu dugu. Bestalde; Uhaina liburuko esaldiak asmatu ditugu.

~IRTEERA~

Proiektuaren bukatzeko, ikastola guzia ateraldiz joan gira Pasai Donibane eta Donostira. Mater, Albaola, itsas museoa bisitatu ditugu… eta oroitzapen ainitzekin itzuli gira!

 

                 

               

*ATERALDIKO ARGAZKI GEHIAGO “ATERALDIAK” ATALEAN IKUS!

 

FRANTSESA

Avec les CE1-CE2 nous travaillons sur les sentiments. Nous avons lu “Aujourd’hui je suis…” puis ils ont illustré un sentiment et mimé.

FatiguéCorageux Heureux En colére

 

Les CM1-CM2 suivent un plan de travail. Ils choisissent s’ils lisent,écrivent,font des  exercices sur la langue ou de géometrie et jouent. Tout est sur la mer et ils ont des images selon les activités, le but est de décorer la classe.