Espazioa eta zerua
Nork ez du sekulan amestu espazioaren ezagutzea? …zatoz gurekin bidaiatzera!
AMA IKASTOLA
Ama ikastolan “Nola dastatu ilargia” ipuina kontatzen dugu antzeztuz, eta tailerretan ipuineko hitz eta hizkien idazten trebatzen gira, ipuineko abereak beste abereetatik bereizten ditugu…
Proiektu huntan FORMAK lantzen hasi gira. formak desberdinduz, sailkatuz, izendatuz, orearekin irudikatuz, marraztuz…
Denen artean suziriaren buruhauste erraldoia egin dugu.
Formen inguruko tailerrekin segitu dugu!
2.ZIKLOA
ELKARBIZITZA
Nola dastatu ilargia irakurri dugu, kolaketa egin eta guk laguntza noiz behar dugun aipatu dugu. Huna gure gogoeten laburpen bat…
ARTEA
Boteilak eta galtzerdiak birklatuz, suziriak eraiki ditugu.
3.ZIKLOA
HIZKUNTZA
5.URTEA. Idazketan, binaka, ipuinak asmatzen hasi gira. Ipuina, asmakizun liburuxka eta lokalen liburua eginen ditugu. Egun, lehen zirriborroa egin dugu.
Bestalde, Euskaldun bat Marten liburuaren ustiapena hasi dugu.
Pasai donibaneko ikastolan ikusi modeloetatik inspiraturik, “Aitatxik kondatu dit”, “Asmakizunak” eta “Bokalak” libuxkak idazketan aitzinatu gira.
ARTEA
4. eta 5. urtekoek, taldeka, arte obra baten azterketa egin dute. Galdera desberdinen artean, obraren erranahiaren atxemaiten entseatu dira.
Huna hemen idatziak izan diren erantzun batzuk:
“Gaua eta eguna bizitzeko behar dugula eta biak berdinak direla”.
“Negua”
“Ilargia eta gizona lagunak direla elkarrekin”
“Borrokatzen bagira ukaiteko nahi duguna lortuko dugula eta hori ongi da zenta indarra emaiten digu”
“Triste dela eta beldur”
Paper orearekin bolak egin ditugu. Ideia planeten irudikatzea da bainan kasu! Teknika ez da erretxa eta bola batzuk ez dira guk nahi bezala atera…
FRANTSESA
Les CE2 ont lu un extrait d‘Un poulailler dans les étoiles aux CE1 et ils continuent avec les sons en travaillant f et v.