ELKARBIZITZA

Urte hastapen huntan, sei astez, ELKARBIZITZA  landuko  dugu.


AMA IKASTOLA

Lepaluzea eta otsoa marraztu ditugu igeltxoekin eta tinduarekin. Orearekin aritu dira ere.

Sentimendu poteak egin ditugu. Etxean betetzen ahal dituzue haien sentimenduekin edo kuiera bat hartzen badute seguraski zerbait erraiteko gogoa dute.

HIZKUNTZA

Sablean hizkiak idazten trebatu gira.

Lehenik lepaluze irudiak deskribatu ditugu.

Ondotik hitzak osatu, irudi berdinak atxeman ditugu.

Bukatzeko lepaluzea koloreztatu dugu.

Hizkuntza tailerretan, lepaluze belarriekin, bakoitzak bere sentimendua aipatu du.

Ondotik, Gigi lepaluzea abereen lurraldean bezala, euria marraztu dugu.

Bukatzeko, 1.urtekoek eskaini liburuxka margotu dugu.

2. ZIKLOA

ELKARBIZITZA

Elkarbizitza saioetan, liburu bat oinarritzat hartuz, “Lepaluzeen herrian kalapitak badira” ipuina idatzi dugu. Ama ikastolako haurrei kondatu diegu eta bakotxari margoketa liburua eskaini, Pablok egin marrazkiekin!!

 

ZIENTZIAK

  • 1. 2. 3. URTEAK

Haurren eskubideak lantzen hasi gira. Gure usteak lehenik; ‘gure eskubideak’ liburua ondotik. Bakotxak bi eskubide irudikatu ditugu.

  • 2. 3. URTEAK

‘Informazioak nun xerkatzen dira?’ galderetik abiatu gira.Iturri desberdinak zerrendatu ondoan, binaka, lepaluzeari buruzko informazioak xerkatu ditugu.

GORPUTZ HEZIKETA

Aro txarrarengatik jangelan egin dugu saioa. Talde joko batekin hasi eta lepaluze eta otsoaren jokoa egin dugu. Lepaluzeak erdian egon dira eta otsoek ixil-ixilik uztaiak lapurtu dizkiete. Bukatzeko twister jokoarekin ari izan gira.

3. ZIKLOA

Arduradunaren agurtzeko molde berria estreinatu dugu  egun, hona emaitza…

Goiz huntako tailerretan; matematiketan zatikiak landu ditugu, otso eta lepaluze bereziak eraikiz.

Bestalde, hizkuntzan emozioen bildumako liburu bat ukan dugu hirukoteka. Liburua irakurri, galdetegiari erantzun eta laburpena idatzi dugu.

ARTEA

Lepaluzea irudikatzen duten obra desberdinak ikusi ditugu: Zer arte mota da? Zer sentimendu transmititzen du? Ondotik KEB-en oinaritu irudiak kopiatzen hasi gira; berantago kuadroak egiteko.

Egun, ‘dicopatch’ teknikarekin, esker poteak hasi ditugu.

Bestalde, modeloak bukatu eta kuadroetan marrazten hasi gira.

HIZKUNTZA

3. eta 5. urtekoen hizkuntza saioan, binaka, Baloreak proiektuari buruzko artikulua irakurri dugu eta galderei erantzun.Baloreak 5 haurrek osatu taldea da eta giza balioei buruz ari diren kantuak abesten dituzte.

MATEMATIKA

4. mat saioa. Zatikien lantzeko joko desberdinak egin ditugu: lotoa, dominoak eta zatiki etxeak.

Bestalde, gure izena laukitxoetan idatzi dugu eta hizkien azalera eta perimetroa kalkulatu ditugu.


BALOREAK – HAUR BURASO TAILERRAK

Proiektu huntan burasoekin ere elkarbizitza landu dugu. 3 aldiz biltzen ira tailer batzuen egiteko. Lehena sentimendu eta bakoitzaren espazioari buruz egin dugu. Bigarrenaren argazkiak hor dituzue, baloreei buruz izan da, etxekoak eta ikastolakoak.

ELKARBIZITZA SAIO BEREZIAK

Proiektu huntan saio batez gai bereziak lantzen ditugu beharren arabera. Arauak adostu ditugu ikastola berriarentzat eta eremu ttipiarengatik, taldeko harremanak landu ditugu eta orain jazarpena aipatzen dugu. Spot bat begiratu ondotik taldeka galdera batzuei erantzun dugu.


FRANTSESA

Comme les autres nous avons une nouvelle classe et nous essayons une nouvelle fagon de s’asseoir: les ballons. Avec les CE1-CE2 nous avons commencé à travailler avec Le monstre des émotions et les CM1-CM2 ont lu des histoires sur l’amitié.

Nous continuons à travailler sur le vocabulaire des émotions et ce que l’on ressent.
Les CE1-CE2 ont regardé le dessin animé Vice-Versa, nous avons mimé différentes émotions.
Les CM1-CM2 ont appris la chanson Emotion Caméléon :
et ils ont écrit des devinettes. Avec le texte  Un ange dans ma tête nous avons travaillé la lecture à voix haute puis les 4 types de phrase.
Aprés avoir travaillé sur la colére, avec les plus grands nous avons travaillé sur les besoins. Nous avons réfféchi à ce dont nous avons besoin pour vivre, pour étre heureux, pour étre épanoui/e à l’ikastola et pour travailler en classe.