Katastrofe naturalak
Ama ikastola
Suteetako heroiak suhiltzaileak baitira… haien esku jokoa ikasi dugu.
AI handiak eta lehen urtekoak: Oihanera joan gira eta taldeka sumendiak eraiki dituzte lurra, belarra edo abarrekin. Ondotik, zartarazi ditugu eta laba ixuri da.
ARTEA
Ipuineko igelaren ideia atxikiz, aroaren erakusteko igela egin dugu.
2.zikloa
ARTEA
Sumendiaren irudikapen desberdinak egin ditugu: tinduz, kaplaz, orez…
Bestalde, katastrofe naturalei buruzko margoketak egin ditugu eta izenburua ordenagailuz jo.
3.zikloa
HIZKUNTZA
Saio huntan prebentzioa egin dugu. Galdeka, gai baten inguruan gogoetatu dugu.
Zer egin lur ikara, sute edo uholdeak direlarik?
Bakotxak bere lana aurkeztu eta bideo bat begiratuz osatu dugu.
Bestalde, Bai ausarta dela Igela liburuaren ustiapena segitu dugu: galdetegi, gramatika ariketa, hizki sopa…
- Proiektu huntan, egunero, ikasle batek berri bat aurkezten du. Momentu hau “Zer berri?” deitzen dugu. Egun Eulalik aurkeztu du. Bere berriarentzat izenburu desberdinak proposatuak izan dira, hala nola, “klika korrika”, “ttipi ttapa korrika”…
Bai ausarta dela igela ipuineko irudien lehen soinuari interesatu gatzaie.
Frantsesa
Avec les plus grands nous avons travaillé avec un plan de travail de 3 semaines.