KORRIKA

Aurkezpena

Aurten ezeztatua izan baldin bada ere, guk ttipi ttapa ttipi ttapa oihu eginen dugu Donamartirin martxoaren 12an. Anartean, gelan, korrika eta euskal kirolak lantzen ditugu baita ere gorputza.

Gure proiektua Korrika ttipirekin bukatu dugu ! Donamartiri animatu dugu, 2km800eko itzulia egin dugu. Arribatzean bertsuak kantatu ditugu eta mezua irakurri.

Irrati emankizuna entzuten ahal duzue : https://euskalirratiak.eus/ttipi-ttapa-ttipi-ttapa-korrika.html edo loturan dena ere.

Ama ikastola

Korrika egin ondotik taloak jan ditugu!

Axeriak

4 experientzia egin ditugu zientzietan, gure arnasarekin jostatu gira ikusteko nola funtzionatzen zuen. Luma baten airarazten entseatu gira, harri ttipiak mugiarazi ditugu, paper bat pote batean eman dugu eskuak erabili gabe, ur tinta bat mugiarazi dugu, borboilak egin ditugu urean eta hori guzia lasto batekin.

Gorputzaren atal desberdinak landu ditugu, baina ere eskeletoa eta organo desberdinak.

Milesker Ainara prestatu diguzun materialarentzat!

 

Soinuen lantzen segitzen dugu eta proiektu huntan irakorrika egiten dute lehen urtekoek. Ahal bezain fite eta tronpatu gabe hitz zerrendak irakurtzekoak dituzte.

 

Esku lanetan lekukoak prestatu  ditugu eta korrikaren hizkiak apaindu ditugu.

 

4 experientzia egin ditugu zientzietan, gure arnasarekin jostatu gira ikusteko nola funtzionatzen zuen. Luma baten airarazten entseatu gira, harri ttipiak mugiarazi ditugu, paper bat pote batean eman dugu eskuak erabili gabe, ur tinta bat mugiarazi dugu, borboilak egin ditugu urean eta hori guzia lasto batekin.

2,3,4,5 urtekoak

Korrika ttipi kari bertso bat asmatu eta kantatu dugu, huna!

Plazara heltzean lekukoa ideki dugu eta barnean zen mezua irakurri du Iñakik, irakur ezazue!

Korrika mezua

Eta korrika egin ondotik taloak jan ditugu.