OILOAK

Orain proiektu berria hasia dugu eta oilategia emana izan da ikastolan, 4 astez 2 oilo ukanen ditugu eta bulegoan arroltzeak maxina batean emanak izan dira, xitoak sortuko dira bakantzak aintzin normalki.

Pazkoko asteburuan xitoak sortu dira!!! 8 badira, 2 kolore beltxa dutenak eta besteak horiak. Ze pena konfinatuak izaitea!

AMA IKASTOLA

Ama ikastolakoak ikasten ahal duzuen kantu/esku joko bat:

 

AXERIAK

Epe huntan gure gelan Ilargi oiloa gurekin zen, egunero arroltzeak egiten zituen eta hola matematika egiten ginuen.

Oilo gorria eta xitoak ipuina landu dugu eta esku jokoak ere ikasi. (ikus bideoa azpian)

Esku lanetan xitoak egin ditugu, oihala emaiten ahalko dugu barnean.

Buztinezko txoriak, xitoak eta oiloak egin ditugu. Lehenik, orea egin dugu, harina, gatza eta urarekin. Gero intrenatu gira modelaketa teknika desberdinekin. Ondotik, buztinez segitu dugu. Bukatzeko, tindatu ditugu !

 

 

 

2, 3, 4 eta 5. urtekoak

Bernardo Atxaga idazlearen ezagutza egiten ari gira.

Siberia treneko ipuinarekin hasi gira, trenean lau pertsona elkartzen dira : Mc Atxagen, Atxagof, Atxaga eta Atxagini, eta asperturik ipuin kondatzen hasten dira.

Mc Atxagenen Hamar txitoen ipuina ainitz maitatu dugu eta orain Atxagini, Atxagof eta Atxagaren ipuinen irakurtzen ari gira…

Bestalde Hiru txito kantua ikasi dugu, baita koregrafia, makilekin dantzatzen baitugu! Eskuin ezker eskuin ezker ezker eskuin…