3 astez euskal mitologia landuko dugu : Tartalo, Mari, Basajaun, Laminak... ezagutuko ditugu. Gure ikastolan agertuko dira ere behar bada. Maskak ezarri behar ditugu eta protokoloaren inguruan hitz egin dugu talde ttipika, ondotik talde haundian partekatu dugu eta afitxak egin ditugu. Bakoitza nola senditzen den eta zer pentsatzen duen...
Garai hori ez ginuen sekulan sakonki landu, oraingoan 4 astez dinosauroen munduan murgiltzen ari gira ! Dinosauroen proiektuan, maketa bat egin dugu. Landareria, zuhaitzak eta animaliak, hegan, korrika edo igeri egin dezaketela ikasi dugu. Tailerretan zenbaki eta dinosauroekin jostatu gara. Eta huna gure erakusketa argazkitan ! Dinosauroen proiektua hasi...
Ikastolan, aurtengo sartzean, ikastolan erabiltzen diren materialak ikasi ditugu, zakuan zer sartu, jostailu eta ikastolako material eta eremu desberdinak ikasiz. Huna argazkitan gure gela ! Gu axerien gela gira, 7 ama ikastolako handi eta 9 lehen urteko. HIZKUNTZA ETA ZIENTZIAK Proiektu huntan "Munduko nire eskolak" liburua landu dugu. Mapan...
Garai batentzat etxen egoitera behartuak gara. Beraz etxetik segi dezagun ikasten, pentsatzen, jostatzen eta gozatzen!!! Hemen dituzue irakasleek prestatu lanak, garai hau balia dezazuen berrikuspenen egiteko. Bestalde oroit, webgune huntan haurren xokoan aurkituko dituzuela errezetak, Pabloren marrazkiak, kantuak,... baita burasoen xokoan ainitz ideia etxen elgarrekin artzeko! Eta huna dokumento bat...
BIDAIAK Bidaiatzen hasi orduko gelditu behar izan dugu! Etxetik segitzen dugu gure bidaien kondatzen, eta laster hemen irakurgarri izanen dituzue!! Beraz pazientzia pixka bat...
SORGINAK Ihauteriak hurbiltzen ari zaizkigu eta aurten, sorginen munduaren ezagutzea hautatu dugu. ARTEA Haundienekin, hiru tailerretan lan egin dugu. Modelo bat segituz, pausoz pauso, sorgina marraztu dugu. Grafismo ariketa bat egin dugu. Sorginen eskulana aitzinatu dugu. MATEMATIKAK Matematikak landu ditugu hiru tailerretan. Sorginaren salda : Bakoitzak Manapen bat egin...
FINLANDIA Urte hastapen huntan, Finlandiara bidaiatuko dugu! ARTEA Adarrak bildu eta xuriz tindatu ditugu. Gure eskulana bukatu dugu eta etxera eraman, zonbait hontzekin apaindu ondoan. Bestalde, Finlandiako oihanetako abereak margotu ditugu, berantago eginen dugu kolaketa batentzat. KIROLA Epe huntan orientazioa eta talde jokoak landuko ditugu. Beroketaren ondotik , ibilbide...
FAMILIA ETA MAITASUNA Eguberri gaian murgilduko gira familia eta maitasuna aipatuz. ARTEA Azken urtekoekin, eguberriko apaingarri bat hasi dugu. Lehenik izaia ala izarra marraztu eta xilatu dugu. Ingurua tindatuz apaindu dugu. Bestalde, marguketa bat hasi dugu; tinduarekin fondoa eta margoekin izarrak apainduz. ELKARBIZITZA Gure proiektuarekin bat egiteko, gure familiako...
SAGUTXO MARGOTXO Hiru astez, Margotxo lagun, helburu berdinak landuko ditugu. Artea izanki liburu hunen hari gorria, proiektu bukaera artistikoa hitz emaiten dizuegu...! ARTEA Nor gorde ote da gure kartaren barnean ? MATEMATIKA 1 urtekoekin formen lanketan ari izan gira. 3. urtekoekin, manipulatuz, kenketa pausatuetan. HIZKUNTZA 1 urtekoekin,...
BASERRIA Ikastolako bizian berriz murgildurik, iazko urtean hautatu proiektuarekin hasi gira : BASERRIA !!! Asto, behi, ardi, laborarien lana… ainitz gauza ezagutzeko gogoarekin gira ! HUZKUNTZA Proiektu huntan esaldi motak lantzen hasi gira : esaldiak sailkatu, eskas den ikurra atzeman, doinuarekin irakurri… EUSKARA 4 eta 5. urtekoekin gutun bat...
3 astez euskal mitologia landuko dugu : Tartalo, Mari, Basajaun, Laminak... ezagutuko ditugu. Gure ikastolan agertuko dira ere behar bada.
Elkarbizitza saioa
Maskak ezarri behar ditugu eta protokoloaren inguruan hitz egin dugu talde ttipika, ondotik talde haundian partekatu dugu eta afitxak egin ditugu. Bakoitza nola senditzen den eta zer pentsatzen duen erran du.
Ama ikastola
"Erreka Mari" ipuina landu dugu. Euskal Herriko azken lamia izan zela ikasi dugu. Txontxongilo batzuk ere egin ditugu, "Erreka Mari" eta "Martin artzaina".
Basajauna liburua ez baitugu kolpez dena irakurtzen, eskulanetan orri markak egin ditugu gure izenekin. Proiektua bukatu eta etxera ekartzen eta erabiltzen ahalko ditugu.
Denbora pasatzen lantzen segitu dugu, gure familien 3 belaunaldiekin arbolak egin ditugu.
Basajauna ipuinaren kondatzen trebatzen gira, ostiralean ttipieri kondatuko dugu !
Mitologiaren proiektua bukatu dugu ttipieri Basajauna ipuina kondatuz liburuarekin eta txontxongiloekin. Ondotik haiek Erreka Mari kondatu digute.
2, 3, 4 eta 5. urteak
Juan Kruz Igerabidek mamutxak ipuinak idatzi ditu, mitologiako pertsonaiak gaurko egoeretan biziaraziz...
Ipuin horiek irakurriko ditugu, bakoitzak gure erritmoan.
Soginen katu beltzak, Ortziren pizzeria, eta beste hainbat ixtorio misterio!
Ipuin horien ulertzeko hiztegia landuko dugu eta idazleak erabiltzen dituen hitz batzuk gure euskalkian nola erran genezazkeen ikusiko dugu...
Berantxago kondatuko dizuegu!
Mitologiako pertsonai nagusiez aurkezpen afitxa batzuk egin ditugu, begira ezazue!