Proiektu huntan itsaso zabalean murgildu eta ur tantek xipristinduko gaituzte... eta gutxiago ez balitz, Donostiara joateko parada izango dugu! Egiazko baleontziak eta arrain harrigarriz beteriko akuariumak ezagutuz ... Hizkuntza Ortzadar arraina ipuinaren lantzen hasi gira Pirritx eta Porrotxen marmoka kantua ikasten ari gira https://youtu.be/-8aiff-5w-o Matematika Supiztekoekin ari izan gira,...
Eguberri garaia hurbiltzen ari zauku ! Gaueko mundua deskubrituko dugu ! Gauetako erritualen aipatzeko, ... idazleen liburua oinarritzat hartu dugu. Argiarekin, ilunean, aitamekin ala bakarrik...bakotxak bere metodoak ditu ametsen mundura bidaiatzeko ! Olentzeroren etorrerarako burasoentzat gomitak egin ditugu. Huna afitxa batean bildurik egin dugun guzia! Begira! Guakamaioaren kantua ikasi...
Lanbideen proiektuaren hasteko, bakotxak ahoz bere burasoen lana aipatu du. Afitxa bat hasi dugu. Irudi desberdinetatik abiatuz, ipuin laburrak asmatu ditugu. Postariaren eskulana egin dugu; baita sua ere. Suhiltzailearen esku jokoa ez duzula ezagutzen?? Entzun... Lore saltzaileak ukanen du lan lore guzi hauen saltzeko... Gaur, sukaldarien gisara, bixkotxak egin...
Matematikak Matematiketan, laukiduran planeten kokatzen hasi gira. Bestalde, zenbakiak elgarri lotuz, izarrak eta suziriak marraztu ditugu. Haundienek, erregela erabiliz egin dugu. Eguzki sistema ikasi dugu. eta ondotik, planetak marraztu, moztu eta eguzkiaren inguruan kokatu ditugu.
Eta oraikoan eskulangintzaren munduan murgilduko gira! Eskulangile ezberdinak ezagutuko ditugu lehenik liburu eta bideoetan eta proiektuaren bukatzeko Bastidara joanen gira egiazko eskulangile batzuen ezagutzaren egitera. Urratsez urrats dena kontatuko dizuegu... Euskal Herriko eskulangile batzuen ezagutza egin dugu bideoen bidez, huna : Jesus Mari Sein Igantziko saskigilea https://youtu.be/yO8peOh0UQ4 Lasarte sunpriñu...
Korrika badator!! Beroketen egiteko kantuak... https://youtu.be/hjKez88zqbY https://youtu.be/3gwHwJ-J5og Ikastolan Manttangorri irakurri dugu, anitz ikasi dugu Korrikaz, begira : (afitxaren argazkia) eta entzun : Zer da korrika: https://youtube.com/shorts/3hCNKI665eM?feature=share Nork antolatzen du: https://youtube.com/shorts/LlTklnNw0n8?feature=share Zer helburu du korrikak: https://youtube.com/shorts/v7sN_zEkWPI?feature=share Nola sortu zen korrika: https://youtube.com/shorts/3Cn_DTSxlvE?feature=share Nork sortu zuen lekukoa: https://youtube.com/shorts/_BZtJRN7_Hk?feature=share Zer eduki sortu dituzte aurten:...
Proiektu berri honetan, ikastolako baratzea berriz eginen dugu. Larunbatean, burasoek lan eguna antolatu zuten, 24 m2-ko belar eremuan baratzea antolatuz. Bertan, barazki eta fruitu desberdinak erein eta landatuko ditugu. Emaitza begira ezazue Zer lana !!! Matematika Zirkuluak haundienetik ttipienera emanez,lore koloretsuak egiten hasi gira. Gero, egiazko loreekin gure...
Proiektu berri honetan liburu disko bat sortuko dugu. Proiektu honen bidez gauza asko ikasiko dugu : munduko hizkuntzen familiak, hizkuntza ofizial eta minorizatuen arteko ezberdintasuna, kantuak ikasiko ditugu,... Zato gurekin deskubritzera! Kantatzen trebatzeko loturak : kontrapas https://youtu.be/l_Lh8iw5SnM guk euskaraz https://youtu.be/mzpyzW3u_wY zapalduen olerkia https://youtu.be/Ncu85PCkzK8 gernika https://youtu.be/khk3btyW0Es herrialde berdea https://youtu.be/5sW15a1CCa4...
Proiektu huntan itsaso zabalean murgildu eta ur tantek xipristinduko gaituzte... eta gutxiago ez balitz, Donostiara joateko parada izango dugu! Egiazko baleontziak eta arrain harrigarriz beteriko akuariumak ezagutuz ...
Ama ikastola
Hizkuntza
Ortzadar arraina ipuinaren lantzen hasi gira
Pirritx eta Porrotxen marmoka kantua ikasten ari gira
Matematika
Supiztekoekin ari izan gira,
baita kolorezko ponpoinekin ere.
Zenbakien ezagutzan trebatu gira.
Arrainak kutxeb barnean, kanpoan, gainean, azpian... ezarri ditugu; lastoekin mugiaraziz.
1.urtekoak
1, 2eta 3. urtekoak elkarrekin oihanera joan gira. Bertan itsasoari buruzko sorkuntzak egin ditugu atxematen genituen gauzekin
1. urtekoak: Uraren zikloa zer den eta nola eğiten den ikisi dugu
2.3.4. eta 5.urtekoak
2. eta 3. urtekoak
Gu hizkuntzan deskribatzen trebatu gira, leku deskribatzen eta gero pertsonai deskribatzen,
laster gure buruak filmatuko ditugu...
4 eta 5. urtekoak
Itsasoa gaitzat zuten hainbat liburu irakurri ditugu libreki : eleberriak, komikiak eta dokumentalak... (argazkia)
Ipuin baten arrakontatzen trebatu gira, eta laster gure buruak filmatuko ditugu guk ere!
Zientzietan itsasoko animaliak deskubritu ditugu, bakoitzak bat hautatu dugu, marraztu eta gero haren aurkezpena idatzi.
Animalien sailkapenak nola egiten diren ikusi dugu, eta ondotik bakoitzak gure sai egokian kokatu dugu,
laster gure erakusketa ikusgai izanen duzue! (argazkia).
Lurraren babestearen garrantziaz ere arizan gira, laster Lurraren xuxurla txontxongilo ikusgarria ikusiko dugu, ikusgarriko kantua ikasi dugu, entzun nahi duzue?