Udazkeneko koloreekin, hostoak agerrarazi ditugu. Eta errebota bat eraiki ere bai... Proiektua goxoki hasteko, zer errebota goxoa jan dugun! Milesker Amaiur!
Ikasturtea birziklapena aipatuz hasi dugu. Zoin dira ikastolako zikinontziak? Nun da konpozta haundia? Nora botatzen dira hondarkin desberdinak? Hona gaia aipatzen duen kantu bat : hemen klikatu Itsasoko kutsadura aipatu dugu eta horren ttipitzeko, saihesteko zer egin ere bai. Marrazki batekin irudikatu dugu. IKASTOLA hitza oinarritzat hartuz, olerki...
Proiektu berrian mamutxen mundurat hurbildu gira! Armiarma, intsektu, karkamalo, ... denak lagun egin ditugu!!! Azken egunean mamutxak handiz ikusteko parada ukan dugu. Cristian eta Maitena ikastolara eotrri dira eta argazkiak makinarekin ttipi-ttipiak diren gauzak haundiz ikusi ditugu. Zientziak Lupa binokularrak erabiliz, xoraturik egon gira intsektu hilen atalen behatzen! Zinez...
Historian, Arberoa historian barna deskubritu dugu Arberoan ditugun aztarnak landuz. Antton Kurrutxarri historia irakaslea bidelagun ukan dugu. Huna diaporaman bildurik aztarnen bilduma. (diaporama loturik) Ekainaren 24ean bisitaraziko dizkizuegu gune horiek! Espero dugu jakinminez etorriko zaretela!!! 2. urtekoek hizkuntzan Kromuñuñu ipuina irakurri dute orrialdez orrialde, ulertzen zutenaz erranaldiak idatziz aldiro....
Hizkuntza Izei ttipia ipuina irakurri dugu. Ttipienekin hizkien ezagutzen ari izan gira. Egun, bakotxak gure liburuxka ukan dugu eta koloreztatzen hasi gira. Arratsalde huntan, Zabaltza etxaldera joan gira, oinez, ardi ile moztearen ikustera! Zientzietan Txikipedia deskubritu eta aztertu dugu. Bilaketak egin ditugu eta webgunearen erabiltzen ikasi dugu. Hizkuntzan Zuhaitza...
Xori baten sortzea aipaturik, grafismo ariketa bat egin dugu. Ondotik, xito baten sortzea irudikatu dugu eskulan batekin. Sortzeari buruz lanketa hastean lehenik ikusio dugu zer den bisidun bat eta bizigabe bat. horretarako Kattalin eta bere aita ipuina irakurri dugu. Klikatu ipuna ikusteko: Kattalin eta bere aita Ugalketari buruz ikusi...
Proiektu huntan itsaso zabalean murgildu eta ur tantek xipristinduko gaituzte... eta gutxiago ez balitz, Donostiara joateko parada izango dugu! Egiazko baleontziak eta arrain harrigarriz beteriko akuariumak ezagutuz ... Hizkuntza Ortzadar arraina ipuinaren lantzen hasi gira Pirritx eta Porrotxen marmoka kantua ikasten ari gira https://youtu.be/-8aiff-5w-o Matematika Supiztekoekin ari izan gira,...
Proiektu huntan espedizioen munduan sartuko gira eta... Ihauterietako ikusgarri mundiala otsailaren 18an izanen da!!! Bale arrantza: balen arrantzari buruz liburu ezberdinak begiratu ditugu eta Sorotan beleren Atalaia kantua ikasten dugu. https://youtu.be/ovCQLEkKO28 Himalaia: himalaian mendizaleak ibiltzen direla esplikatzen duen bideo bat ikusi dugu eta Jakes Sallaberemborde-en elkarrizketa bat entzun dugu....
Eguberri garaia hurbiltzen ari zauku ! Gaueko mundua deskubrituko dugu ! Gauetako erritualen aipatzeko, ... idazleen liburua oinarritzat hartu dugu. Argiarekin, ilunean, aitamekin ala bakarrik...bakotxak bere metodoak ditu ametsen mundura bidaiatzeko ! Olentzeroren etorrerarako burasoentzat gomitak egin ditugu. Huna afitxa batean bildurik egin dugun guzia! Begira! Guakamaioaren kantua ikasi...