2 hilabeteren ostean... Ikastolara bueltan gatoz! Irri, jolastu eta ikasteko prest... aurten 64 ikaslek emanen diote bizitza Arberoako ikastolari! Ikasturte berria hasi dugu. Lehen proiektua : ikastolan sartzea, honen helburua ikasturte berriaren hasteko dena antolatzea, adostea, plantan ezartzea! Ikasmaterial berria ukan dugu : kaierak, karpetak, ... eta azalak ezarri...
Urteko azken proiektua: ZIRKOA!! Trebatzen ari gira, hitzordua ekainaren 26an Arberoa eguneko zirkoan parte hartzeko 🙂 Ama ikastola Axeriak Kantu baten lantzen ari gira, etxean kantatzeko hemen klikatu.https://www.youtube.com/watch?v=SBNhszqnGRo 2, 3, 4 eta 5. urtekoak
5 astez hiri eta garraioak lantzen ditugu.Gure ikastolan gida baimena berriz pasako dugu eta bizikleten zirkuito bat eginen ere.Joko arbol berri bat dugu. Ikastolako kantinan ikusten ahalko duzue gure ateraldiaren erakusketa!! Baionara joan ginen hiriko Arte obren ikustera eta garraio ezberdinen hartzera. Afitxa eder eta argazkien bidez gure ibilaldia...
Orain proiektu berria hasia dugu eta oilategia emana izan da ikastolan, 4 astez 2 oilo ukanen ditugu eta bulegoan arroltzeak maxina batean emanak izan dira, xitoak sortuko dira bakantzak aintzin normalki.
Aurten ezeztatua izan baldin bada ere, guk ttipi ttapa ttipi ttapa oihu eginen dugu Donamartirin martxoaren 12an. Anartean, gelan, korrika eta euskal kirolak lantzen ditugu baita ere gorputza. Gure proiektua Korrika ttipirekin bukatu dugu ! Donamartiri animatu dugu, 2km800eko itzulia egin dugu. Arribatzean bertsuak kantatu ditugu eta mezua irakurri....
Otsailaren 5ean ihauteriak ospatu ditugu ikastolan! Mozorrotu gira, 4 talde baziren : Abereak, Joaldunak, Maskaradako pertsonaiak eta Zirtzilak. Ondotik plazan ikusgarri bat egin dugu eta zanpantzar erre dugu, popkornak jan ditugu. Piknika eta gero, merkatua egin dugu! Huna argazki eta bideo batzu!
Lehen gizakien ezagutza egin aitzin, bakantzen ondoko bi egun berezi egin ditugu. Euskararen erabilpena bultzatu nahian, handiek ez dute frantsesarik ukan, bakantzetako mementu goxo bat baita ere ipuinak, ahoz kondatu ditugu eta jokoak egin. Jone ikastolara etorri da gure grabatzeko. Otsailaren 3an, asteazken eguerdian eta 5'30tan pasako gira, aurrehistoria...
Proiektu huntan bidaiatuko dugu, janari desberdinak ezagutuz. Elikaduna eta osasuna aipatuko dugu. Ez dakigu oraindik zer egiten ahalko dugun bukaeran baina espero dugu sukaldatzen ahalko dugula eta bixtan dena jastatu !
3 astez euskal mitologia landuko dugu : Tartalo, Mari, Basajaun, Laminak... ezagutuko ditugu. Gure ikastolan agertuko dira ere behar bada. Maskak ezarri behar ditugu eta protokoloaren inguruan hitz egin dugu talde ttipika, ondotik talde haundian partekatu dugu eta afitxak egin ditugu. Bakoitza nola senditzen den eta zer pentsatzen duen...
2 hilabeteren ostean... Ikastolara bueltan gatoz! Irri, jolastu eta ikasteko prest... aurten 64 ikaslek emanen diote bizitza Arberoako ikastolari!
AMA IKASTOLA
ERTAINAK
2, 3, 4 eta 5. urtekoak
Ikasturte berria hasi dugu.
Lehen proiektua : ikastolan sartzea, honen helburua ikasturte berriaren hasteko dena antolatzea, adostea, plantan ezartzea!
Ikasmaterial berria ukan dugu : kaierak, karpetak, ... eta azalak ezarri ditugu, baita ere apaindu. Begira argazkiei!
Lehen eskulana hasi dugu ere, talde ttipika, A3 orri xuri batean, lehenik gaineko eta behereko kuadroa marraztu dugu, eta gero 3 kolore hautatuz margotu dugu eta erdiko partea marrez bete... edo bederen hasi... luze baita!
Huna zenbait argazki.
Eta bukatu bezain laster osoki erakutsiko dizuegu
Huna eskulanak bukaturik!
Eta ikastola sartzea giro onean egiteko hona ikasi dugun kantua!