Eguberri hurbiltzen da eta emozioak airean dira... Aurten aldiz, ez gira soilik gure xokoan geldituko. Réunion, India, México, Argentina, Japonia, Afrika eta Pragako ohitura eta kulturak ezagutuz... munduko eguberriak ere biziko ditugu! Eguberriko ikusgarria Iritsi da eguna... azken asteetan ikasi ditugun kultura, kantu, dantza eta janariak erakutsiko dizkiegu lagunei....
Ikastolako bizian berriz murgildurik, iazko urtean hautatu proiektuarekin segituko dugu : BASERRIA !!! Asto, behi, ardi, laborarien lana… ainitz gauza ezagutzeko gogoarekin gira ! Proiektu honetan, Bi ahuntzak ipuina kondatuko dugu. Ipuina entzun eta, ahuntza tindatu edo margotu dugu, hizkiak zainduz. Mozketan trebatu gira. Molde desberdinetan baserria irudikate dugu....
Gure hurrengo proiektu huntan liburuen mundu magikoan sartuko gira... ea zenbat kontakizun eta istorio aurkitzen ditugun! Proiektuaren bukatzeko, LIBURUETXEA estrenatu dugu! Hizkuntza Liburua proiektu honetan, hizkuntza tailerretan: Luisa eta soineko gorria liburua aipatu dugu. Etxetik ekarri liburuak begiratu ditugu. Grafismo ariketa bat egin dugu. Etxetik ekarri liburuen artean, neurri...
Urteko azken proiektua: ZIRKOA!! Trebatzen ari gira, hitzordua ekainaren 26an Arberoa eguneko zirkoan parte hartzeko 🙂 Ama ikastola Axeriak Kantu baten lantzen ari gira, etxean kantatzeko hemen klikatu.https://www.youtube.com/watch?v=SBNhszqnGRo 2, 3, 4 eta 5. urtekoak
5 astez hiri eta garraioak lantzen ditugu.Gure ikastolan gida baimena berriz pasako dugu eta bizikleten zirkuito bat eginen ere.Joko arbol berri bat dugu. Ikastolako kantinan ikusten ahalko duzue gure ateraldiaren erakusketa!! Baionara joan ginen hiriko Arte obren ikustera eta garraio ezberdinen hartzera. Afitxa eder eta argazkien bidez gure ibilaldia...
Ikastolara itzuli gira ! Zer poza eta plazerra haur eta helduentzat, luze zen elgar ikusi gabe, elgarrekin ikasi gabe !!! " 3 traba bainan 1000 aukera " hau da gure lema elgarrengandik metro batera egon eskuak usu garbitu materiala ez partekatu Zer hori bakarrik?? Irudimena erabili eta joko berriak,...
Ikasturteari amaiera emateko… haurrek bozkatutako ondoko proiektua PESTA izanen da. Ea zenbat sorpresa ekartzen dizkigun… hurrengo asteak musika eta dantzaz betetzera goaz! Ama ikastola Egun gatz orea egin dugu… Lehenik, nahasketa gatza, irina eta urarekin Ondotik, forma desberdinak hautatu eta moztu labean gogortzen utzi eta azkenik, … tindatu ditugu!...
4 astez erleen munduan murgilduko gira. Hegaldi on! Ama ikastola Elkarbizitza Pei eta Luma erleen abenturetatik abiatuz, elbarritasuna aipatu dugu: Zer da? Nolakoa izan daiteke? Zer badakigu hortaz? … Amandinen eztia irakurri dugu. Triste naizelarik zerk ekartzen daut zoriontasuna? galderari erantzun diogu, bakotxak bere afitxa osatuz. Eskulanak Azalak margotu...
Ama ikastola Ama ikastolako handiekin eta lehen urtekoekin korrikaren logoa margotu dugu. Lehenik modeloa bezala eta gero nahi zuten bezala. Graxi sorginaren istorioa antzeztu dute… Ikimilikilikik! 1.zikloa Hizkuntza Erbia eta dordokaren ipuina entzun ondoan, DORDOKA hitza berridatzi dugu (modeloarekin ala gabe) eta dordokak margotzen hasi gira. Tailerretako taldeen egiteko...
Ama ikastola Suteetako heroiak suhiltzaileak baitira… haien esku jokoa ikasi dugu. AI handiak eta lehen urtekoak: Oihanera joan gira eta taldeka sumendiak eraiki dituzte lurra, belarra edo abarrekin. Ondotik, zartarazi ditugu eta laba ixuri da. ARTEA Ipuineko igelaren ideia atxikiz, aroaren erakusteko igela egin dugu. 2.zikloa ARTEA Sumendiaren irudikapen...
Eguberri hurbiltzen da eta emozioak airean dira... Aurten aldiz, ez gira soilik gure xokoan geldituko. Réunion, India, México, Argentina, Japonia, Afrika eta Pragako ohitura eta kulturak ezagutuz... munduko eguberriak ere biziko ditugu!
Eguberriko ikusgarria
Iritsi da eguna... azken asteetan ikasi ditugun kultura, kantu, dantza eta janariak erakutsiko dizkiegu lagunei. Ikusten duzuenez bertako jantziekin mozorrotu gira eta baita bertako janari goxoak sukaldatu ere!
Réunion uhartea
Mexiko
Praga
India
Japonia
Argentina
Afrika
Ama ikastola
Neurrien araberako sailkapenetan ari izan gira: lehenik kolorezko arkatzak ordenatuz, gero orezko izaia eginez eta azkenik paper banala ala hirukiak ordenatuz eta kolatuz.
Olentzeroren Malutak ipuina entzun ondoan, gure opariaren barnean atxeman duguna marraztu dugu.
Konstelazioen irakurketan trebatzeko, dadoa bota eta dagokion punpula kopurua gure izaian eman dugu.
Algoritmoetan hasi gira objektuak erabiliz.
Gure apaingarria aitzinatu dugu.
Hizkiak ordenatuz, ZORIONAK idatzi dugu. Huna gure lana finiturik!
Ertainak
Argentina
Taldeka bildu gira, adinak nahas, munduko eguberrietan prestatzen hasteko. Hona hemen Argentina taldeko argazki batzuk, gomitak eta bandera eginez hasi gira...
2.3.4. eta 5.urtekoak
Eguberriko kantuak ikasi ditugu, 18 gauean herrian kantatuko baititugu, Olentzeroren deitzeko.